“Krisiaren aurrean lan, pentsio eta bizitza duinak” lemapean manifestazioa deitu dute azaroaren 14an, larunbatez, Galdakaon. Mobilizazioaren helburua da herriko komertzioak eta ostalaritza defendatzea. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Kurtzeko plazatik. Ibilbidea gaur bertan erabakiko dute, 19:30ak aldera. Hego Uribe eskualdean, Basaurin ere ostalaritzaren aldeko manifestazioa egingo dute azaroaren 13an 19:00etan.
Bestetik, osasun sistema publikoaren aldeko zenbait kontzentrazio egingo dituzte Galdakaon gaur eta bihar anbulatorien aurrean zein Ospitalaren aurrean.
“Kalitatezko osasun sistema publikoaren alde” kontzentrazioak egingo dituzte Galdakaon
Hauek dira Galdakaon antolatu dituzten kontzentrazioak eta manifestazioak datozen egunetarako:
Azaroak 11. 19:00 Kontzentrazioa anbulatorio aurrean. Osasun sistema publikoaren alde
Azaroak 12. 11:00 Kontzentrazioa Galdakao-Usansolo Ospitalean. Osasun sistema publikoaren alde
Azaroak 12. 11:00 Kontzentrazioa anbulatorio aurrean. Osasun sistema publikoaren alde
Azaroak 12. 19:00 Manifestazioa anbulatoriotik Iturrondo plazara. Osasun sistema publikoaren alde
Azaroak 14. 13:00 Manifestazioa Kurtzeko plazatik. Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren alde
