→Galdakao

16 ikuskizun izango dira irailetik abendura bitartean Galdakaoko Torrezabalen

Besteak beste, Lehoi Erregearen tributua izango da Torrezabalen // Argazkia: Onbeat

Irailetik abendura bitartean Torrezabal Kultur Etxean izango den egitaraua aurkeztu dute Galdakaon. Antzerkia, dantza, musika, umeentzako ikuskizunak, bakarrizketak edota musikalak programatu dituzte urteko azken hilabeteetarako. Besteak beste, Yllana, Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy, Adriana Bilbao, Olatz Salvador, Ene Kantak, Artedrama, Ander Lipus, Zuhaitz Gurrutxaga eta Coque Malla igoko dira Torrezabaleko eszenatokira. Guztira 16 ikuskizun izango dira Torrezabalen irailaren 26tik abenduaren 18ra bitartean.

Torrezabal Kultur Etxea | Programazioa

2021 iraila-abendua

Irailak 26, igandea
19:00 Antzerkia: ‘Maestrissimo’, Yllana. 9-12 euro

Urriak 1, ostirala
19:00 Antzerkia: ‘Maitasunaren itxiera’, Arriaga Antzokia (Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy). 7,50-10 euro

Urriak 3, igandea
19:00 Dantza: ‘Éclat’, Adriana Bilbao Danza. 7,50-10 euro

Urriak 7, osteguna
19:00 Musika: Olatz Salvador, ‘Aho uhal’. 6-8 euro

Urriak 16, larunbata
18:00 Umeentzako antzerkia: ‘Laika’, Xirriquiteula Teatre (+3 urte). 4-6 euro

Urriak 24, igandea
19:00 Dantza/Antzerkia: ‘Charadas’, Krego-Martin Danza. 4,50-6 euro

Urriak 28, osteguna
19:00 Musika: Grises, ‘Talisman’. 6-8 euro

Urriak 30, larunbata
12:00 + 18:00 Umeentzako ikuskizuna: ‘Liliragarria, gorputz barrura goaz’, Ene Kantak (+2 urte). 4-6 euro

Azaroak 5, ostirala
19:00 Antzerkia: ‘Atzerrian lurra garratz’, Artedrama. 6-8 euro

Azaroak 6, larunbata
12:00 + 18:00 Umeentzako ikuskizuna: ‘Zapata berriak’, Tian Gombau – L’Home Dibuixat (+2 urte). 4-6 euro

Azaroak 12, ostirala
19:00 Antzerkia: ‘Secuestrados’, Teatro Indigesto. 6-8 euro

Azaroak 26, ostirala
19:00 Dantza: ‘Eh man hé’… La mecánica del alma’, Zero en Conducta. 7,50-10 euro

Azaroak 28, igandea
19:00 Bakarrizketa: ‘Futbolistok’, Zuhaitz Gurrutxaga. 4,50-6 euro

Abenduak 2, osteguna
19:00 Antzerkia: ‘El abrazo’, Pentación (Maria Galiana, Juan Meseguer, Jean Cruz). 9-12 euro

Abenduak 11, larunbata
19:00 Musika: Coque Malla, ‘Crac Tour’. 9-12 euro

Abenduak 18, larunbata
18:00 Musikala: ‘De Simba a Kiara. Tributo del rey león’, Onbeat. 6-10 euro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak