→Galdakao

Olatz Salvador, Coque Malla eta Grises Torrezabaleko eszenatokira igoko dira, Galdakaon

Irailetik abendura bitartean 16 ikuskizun programatu dituzte Torrezabal Kultur Etxean, Galdakaon. Antzerkia, dantza edota umeentzako ikuskizunez gain, kontzertuak ere izango dira. Zehazki, hiru kontzertu nagusi antolatu dituzte: Olatz Salvador (urriak 7), Grises (urriak 28) eta Coque Malla (abenduak 11). Gainera, umeei zuzendutako Ene Kantak taldea ere igoko da Torrezabaleko eszenatokira (urriak 30).

Bestetik, Baga Biga diskoetxeak jakitera eman duenez, Amak taldeak kontzertua emango du azaroan Galdakaon.

Torrezabaleko egitarau osoa esteka honetan irakurgai:

16 ikuskizun izango dira irailetik abendura bitartean Galdakaoko Torrezabalen

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak