→Galdakao

Torrezabaleko ikasgelak zabalik egongo dira bihartik aurrera asteburu eta jaiegunetan, Galdakaon

Artxiboko irudia // Galdakaoko Udala

Torrezabal Kultur Etxeko ikasgelak zabalik egongo dira asteburuetan eta jaiegunetan, bihartik aurrera. Astelehenetik ostiralera zabalik egongo dira 08:30etik 20:30era eta asteburuetan eta jaiegunetan 09:00etatik 21:00etara. Usansolo eta Aperribaiko liburutegiei dagokienez, ohiko ordutegia berreskuratu dute, eta irekita egongo dira 15:00etatik 20:30etara, astean zehar.

Bestetik, Galdakaoko Udalak jakinarazi du azterketa garaietan Torrezabaleko erakusketa gela eta errefortzurako espazioa ikasketetarako erabilgarri jarriko dituztela aurrerantzean ere. Zehazki, abenduaren 1etik otsailaren 10era bitartean, eta maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean ikasteko errefortzurako espazioak irekiko dituzte Torrezabalen.

“Gazteek sarri erabili ohi duten zerbitzua da ikasketa gelena, batez ere azterketa garaian. Eskaera horri erantzunez, Udalak indartu egin zuen zerbitzua aurreko ikasturtean, ordutegia zabalduz eta espazio berriak gehituz, Bizkaia kaleko 1. zenbakian dagoen lokala kasu”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak