Sareak

☉ Galdakao

Katrin Schlegel: “Atzeratutako ikuskizunak berreskuratzeaz gain, berriak ere ekarriko ditugu Torrezabalera”

|

Zuzeneko ikuskizunekin eta zinema emanaldiekin aurrera doa Torrezabal Kultur Etxea. Zuzeneko ikuskizunei dagokienez, urrian lau antzezlan taularatuko dituzte: ‘El patio de mi casa’ (urriak 16. Besteak beste, Jontxu Martinez Zarrabeitia usansolotarra ikusteko aukera izango dugu), ‘Kottondarrak’ (urriak 24), ‘The Opera Locos’ (urriak 25) eta ‘Gorria’ (urriak 30). Eta abendura bitarterako programazioaren berri ere eman dute.

“Saiatu gara alde batetik, bertan behera geratu ziren ikuskizunak atzeratzen, eta bestetik, proposamen berriak ekartzen. Gauzak atzeratzeak suposatzen zuen konpainia berriak ez etortzea, eta guk ez genuen hori nahi. Kulturarekiko konpromisoa adierazi nahi izan dugu”, dio Katrin Schlegel Sasiainbarrena Galdakaoko Udaleko kultura teknikariak: “Nahiko zaila izan da zuzeneko ikuskizunak berrantolatzea, baina konpainiak pazientzia handikoak izan dira”. Bestetik, zinemari dagokionez, Donostiako Zinemaldian lehiatutako eta aurkeztutako filmak proiektatuko dituzte urrian: ‘Akelarre’ (urriak 9-12), ‘Rifkin’s Festival’ (urriak 17-19) edota ‘Ane’ (urriak 23-26).

KULTURA PLAZAREN HARRENA. Iraila hasieran jarri zuen martxan ‘Kultur Plaza’ ekimena Udalak. ‘Kultura segurua’ da lemapean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilabetean zehar, hala nola, kirola, hitzaldiak, musika, antzerkia, zirkoa, masterclassak, sormena, magia, bertsolaritza eta zientzia. Guztira doako 35 ikuskizun programatu dituzte herriko espazio ezberdinetan.

“Sektorea oso kaltetuta dago eta ‘Kultur Plaza’ guretzat gakoa izan da”

“Hasiera batean beldurra izan genuen, baina jendearen harrera oso ona izan da. Kulturaren alde egin dugun apustua guretzat gakoa izan da. Sektore nahiko kaltetua izan da kulturarena, eta uste izan dugu eman behar geniola behar zuen garrantzia”, dio Aiora Azagirre kultura teknikariak: “Irailean zehar egin ditugun ekintzak oso anitzak izan dira, kolektibo ezberdinentzat pentsatuak: umeentzat, gazteentzat, zein nagusientzat. Egia da hasieran kostatu zela jendea erakartzea, baina azkenean, herritarrak oso eskertuta azaldu dira. Harrera oso ona izan du ekimenak”.

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri