Uztailaren 10etik abuztuaren 31ra arte bertan behera geratuko da bi orduko gehienezko aparkaldi baimendua Galdakaoko txandakako hiru aparkalekuetan (Lapurdi, Urreta eta Kurtzea). Hau da, udan zehar ordutegi mugarik gabe aparkatu ahalko da hiru aparkaleku horietan eta ondoriz ez da beharrezkoa izango tiketa hartzea.
“Uztailean eta abuztuan gune estrategiko horietarako aurreikusi den jardueraren murrizketa nabarmena dela eta erabaki dugu txandakako sistema hau aldi baterako etetea”, diote udal ordezkariek. Irailaren 1ean jarriko dute berriro martxan zerbitzua.
