Larriki gaixorik dauden presoak aske uzteko aldarrikatzeko mobilizazioak deitu dituzte apirilean. Ildo horretan, Txusen Aldeko Plataformak deituta, apirilaren 25ean Galdakaon giza katea egingo dute Txus Martin presoa etxeratzeko eskatzeko. Ekimena 19:00etan izango da eta Zamakoa eta Urreta lotuko ditu giza kateak.
Txus Martini bihotz irekiko ebakuntza egingo diote laster. “Ebakuntza honek bere egoera pertsonala gaizkiagotuko du. Gainera, bere aurreko egoera delikatua ere kontuan hartu beharrekoa da”, diote Ni Zu Bi herri ekimenetik. Plataforma honek martxoan egin zuen lehen mobilizazioa, eta gaur, apirilak 24, Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean kontzentrazioa egin dute larriki gaixo dauden presoak aske uzteko aldarrikatzeko.
