→Galdakao

Galdakaoko Udalekuetarako 480 eskaera jaso dituzte; ez dute zozketarik egingo

Behin-behinean onartutakoen zerrenda aste honetan zehar egongo da publiko. Ondoren, zerrenda behin betikoa izango da eta plaza berresteko ordainketa-gutunak bidaliko ditu Galdakaoko Udalak.

Galdakaoko udalekuetako artxiboko argazkia // Galdakaoko Udala

Galdakaoko Udalekuetan 550 leku eskaini dituzte, eta izena emateko epea bukatuta, guztira 480 eskaera jaso dituzte. Gauzak horrela, ez du zozketarik egingo. Behin-behinean onartutakoen zerrenda aste honetan zehar egongo da publiko, eskabideak egiteko prozesuan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko. Epe hori igaro eta akatsak zuzendu ondoren, zerrenda behin betikoa izango da, eta familia guztiei bidaliko dizkie Udalak ordainketa-gutunak plaza berresteko.

Hiri Udalekuak Galdakaoko hiru gunetan izan beharrean, lautan egingo dituzte aurten: Aperribain eta Usansolon 4 eta 11 urte arteko umeak batuko dira; Gandasegin 4 eta 7 urteko umeak egongo dira; eta Urretan 8 eta 11 urte bitartekoak. Aurten, gainera, berrikuntza garrantzitsuak sartu dira, hala nola jantoki zerbitzua eta kuoten hobari sistema, familien errentan oinarrituta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak