→Galdakao

Udaltzainen presentzia areagotuko dute Galdakaon jende pilaketak saihesteko

Santa Kurtze eguna hurbiltzen ari den egunotan, Udaltzainen presentzia areagotuko du Galdakaoko Udalak bai herrian bai herriko sarreretan.

Herrian zein herriko sarreretan udaltzainen presentzia areagotuko dute // Argazkia (artxiboa): @Gdko_Polizia

Hurrengo egunotan, eta Santa Kurtze eguna hurbiltzen ari den egunotan, Udaltzainen presentzia areagotuko du Galdakaoko Udalak bai herrian bai herriko sarreretan. Asmoa da jende pilaketak saihestea: “Jairik ezean, ezohiko jende pilaketarik ere ez da espero behar datozen egunetan Galdakaon, baina, kutsatzeak masiboki zabaltzeko arrisku nagusia horixe dela eta, halakorik ez dela gertatzen ziurtatzeko lanean arituko dira udaltzainak”, diote udal ordezkariek.

Udal ordezkariek “ardura, prudentzia eta erantzukizuna” eskatu dizkiete herritarrei, eta “zentzuz” jarduteko deia egin dute: “Herritarrak elkar babestea da orain lehentasuna, eta erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egiten dugu”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak