→Galdakao

Ugaitz Perez preso galdakoztarra Basauriko espetxera lekualdatuko dute

Ugaitz Perez Sorriketa galdakoztarra Logroñoko espetxetik Basauriko espetxera lekualdatuko dute.

Logroñoko espetxetik Basaurikora lekualdatuko dute Ugaitz Perez galdakoztarra // Google

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak ETA talde terroristarekin harremana izan duten bost preso lekualdatzea agindu du. Tartean, Hego Uribe eskualdeko herritar bat: Ugaitz Perez Sorriketa galdakoztarra. Gaur egun Logroñoko espetxean dago eta Basaurikora lekualdatuko dute.

2002ko azaroaren 25ean kartzelaratu zuten eta 25 urteko zigorra betetzen ari da, desordena publikoa, suteak, lesioak eta kalteak eragitea leporatuta. Aurtengo abuztuan zigorraren hiru laurdenak beteko ditu, eta Espetxe Erakundetik diotenez, espetxe-legedia onartzen du, indarkeria erabiltzeari uko egiten dion idazkia aurkeztu du eta biktimei eragindako mina onartu du. Idazkaritza Nagusiak, Errioxako Tratamendu Batzordeak proposatuta, bigarren gradua ematea erabaki du.

2021ean zehar Hego Uribe eskualdeko sei preso lekualdatu dituzte jada: Jon Crespo (Galdakao) Murtziatik Kantabriara; Iker Lima (Galdakao) Huelvatik LeoneraMaite Pedrosa (Ugao) Alcalatik ZaragozaraJon Bienzobas (Galdakao) Cadizetik Palentziara, Gorka Vidal (Zaratamo) Logroñotik Zaballara, eta Zigor Orbe (Basauri) Cadizetik Zaballara. Horiei laster gehituko zaizkie Xabier Garcia Gaztelu (Huelvatik Madrilera) eta Ugaitz Perez (Logroñotik Basaurira) galdakoztarrak.

Zigor Orbe preso basauriarra Zaballako espetxean dago jada

Hauek dira egun preso dauden eskualdeko herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (etxean preso)
Iñigo Vallejo Franco (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (La Moraleja-Dueñas, Palentzia. 310 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 1.005 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelvatik Estremerara lekualdatu behar dute)
Jon Crespo Ortega (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Leon, Mansilla. 370 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroñotik Basaurira lekualdatu behar dute)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Zuera, Zaragoza. 245 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (El Dueso, Kantabria. 170 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I-Foncalent, Alacant. 745 kilometro)
Josu Urrutikoetxea Bengoetxea (Parisen etxean preso)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Zaballa, Araba. 66 kilometro)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak