→Galdakao

Urretako anbulatorioaren eta bake epaitegiaren aurreko eremua plaza bihurtuko du Galdakaoko Udalak

baranda eta bolardoak kenduko dituzte eta lurra egokituko dute // Argazkia: Galdakaoko Udala

Plaza berri bat izango du Galdakaok. Hain zuzen ere, Urretako anbulatorioaren eta bake epaitegiaren aurrean dagoen eremua plaza bihurtuko du Udalak. Lanak dagoeneko hasi dituzte eta iraila hasierarako bukatuko dituztela diote udal ordezkariek. Besteak bestek, baranda eta bolardoak kenduko dituzte eta lurra egokituko dute.

“Gunea ireki eta plaza izaera emango diogu eremuari, bereziki aproposa den lekuan: anbulatorioaren eta epaitegiaren aurrealdean”, diote udal ordezkariek: “Begirada berri batekin eta egokitzapen batzuk eginda, espazio berriak sortzen ari gara. Tximiolarreko babeslekuaren inguruan egindako atontze lanek Plazakoetxeko inguru horri emandako argitasuna eta espazioa da adibide”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak