→Galdakao

Urretatik Tximiolarrera igotzeko egitura berria eraikiko du Galdakaoko Udalak

N-634 errepidea airetik zeharkatzen zuen pasabidea erabat kendu du Galdakaoko Udalak. Martxoaren 24an egitura nagusia eraitsi ondoren, aste honetan alde bietako bi eskailerak kendu dituzte.

N-634 errepidea airetik zeharkatzen zuen Urretako pasabidearen arrastorik ez dago // Argazkia: Galdakaoko Udala

N-634 errepidea airetik zeharkatzen zuen pasabidea erabat kendu du Galdakaoko Udalak. Martxoaren 24an egitura nagusia eraitsi ondoren, aste honetan alde bietako bi eskailerak kendu dituzte, Zugutzu aldekoak zein Musika Eskola ondoko aldekoak.

Musika Eskola ondoko eskailerak Urretako pasabidearekin eta Tximiolarre auzoarekin konektatzen ziren. Momentu honetan ez dago konexiorik, baina egitura berria jarriko du Udalak Urreta eta Tximiolarre berriro lotzeko. “Gauza txukunagoa izango da, maldan eta egitura txikiagoa izango da, Musika Eskola aurrean espazioa uzteko. Egitura berria ekartzearen zain gaude”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

🟣 Martxoak 8 Basaurin! 💪 #Zuzenean
|