Sareak

☉ Galdakao

Egitaraua / San Juan suaren bueltan 60 jarduera antolatu dituzte Urretako jaietan

|

Urretako San Juan sua 2019an, pandemia aurreko urtean // Geuria

Urretako jaiak bueltan dira! Ekainaren 23tik 26ra bitartean sanjuanak ospatuko ditu Galdakaoko auzoak. Besteak beste, haurrentzako jarduerak, gastronomia lehiaketak, kale-animazioa, galtzontzilo eta kuleroen sokatira, herri bazkaria, kontzertuak eta dantzaldiak antolatu dituzte.

Urretako jaiak 2022 / Sanjuanak

Ekainak 23-27

Ekainak 23, osteguna
16:45 Aurpegiak margotzea eta jolasak
19:00 Pregoia eta jaien hasiera
19:00 Txosna irekitzea eta Rally Poteoa
19:30 Zumba masterclass
19:30 Soka Batukada
20:30 Sardina-jana
21:30 Kontzertua: Los Primos
22:00 San Juan sua
22:30 Kontzertua: Los Primos
01:00 Txosna ixtea

Ekainak 24, ostirala
18:00 Haurrentzako ginkana
19:00 Txosna irekitzea eta Rally Poteoa
19:00 Kalejira eta kale-animazioa tabernetatik
19:00 Ad Libitum Galdakaoko Txistu Bandaren kalejira
20:00 Mozoilo Irratiaren zuzeneko emanaldia
20:30 Rap bataila: Invert-Host
23:30 Tracy DJ
01:00 Galtzontzilo eta Kulero VIII. Sokatira
04:00 Txosna ixtea

Ekainak 25, larunbata
11:00 Motorren I. Elkarretaratzean izena ematea
11:00 Mahai-ingurua Urreta ikastetxean: ‘Elkarlaguntza sareen etorkizuna. Hipotesi eta estrategia proposamenak’
12:00 Txosna irekitzea
12:00 Motorren I. Elkarretaratzea
12:00 Puzgarriak, ur-jolasak Urreta parkean
12:30 Putxera eta Tortilla Patata lehiaketetan izena ematea
13:00 Rally Poteoa eta pintxo dastaketa tabernetan
13:00 Marianito prestatuak Urretako zelaian
13:00 Da Capo Galdakaoko Musika Bandarekin kalejira
13:00 Aikido erakustaldia Urreta parkean
13:30 Soka Batukada
13:30 Tortilak entregatzea eta sari banaketa
14:00 Putxerak entregatzea eta sari banaketa
14:00 Zozketa Urretako zelaian
16:00 Apar festa Urreta parkean
16:00 Mus txapelketa Gure Bastartxue eta Lorea tabernetan
17:00 Basket 3×3 txapelketa Urreta ikastetxean
17:00 Ginkana eta erronka ugari Argizai Eskaut Taldearen eskutik
18:00 Motorren I. Elkarretaratzeko sari banaketa
23:00 Dantzaldia: Remis Orkestra
01:00 Bingoa eta Haizea Roldanen emanaldia (La Voz Kids)
01:30 Dantzaldia: Remis Orkestra

Ekainak 26, igandea
12:00 Txosna irekitzea
12:00 Kalejira eta kale-animazioa
12:30 Txupiponpak tailerra
12:30 Dantza erakustaldia eta brasildar dantzen masterclassa
13:00 Rally Poteoa
13:00 Marianito prestatuak Urretako zelaian
13:00 Meza nagusia
13:00 Paella lehiaketan izena ematea
14:30 Paellak entregatzea
15:00 Herri bazkaria (barbakoak, paellak… bakoitzak nahi duena). Mahaiak eta aulkiak antolatzaileen esku
17:00 Txupiponpak tailerra
18:00 Herri Kirolak Urretako zelaian
19:00 Txokolatada
19:00 Sevillanak erta FitFlamc erakustaldia
20:00 Sexy Dance erakustaldia
21:00 Rally Poteoaren zozketa
22:00 Jaien amaiera

Ekainak 27, astelehena
Prezio herrikoiak barraketan

☉ Galdakao

Programa / Bekeako jaiak 2024

|

Asentzio jaiak ospatuko ditu Bekea auzoak maiatzaren 10etik 12ra // Geuria

Asentzio jaiak ospatuko ditu Bekea auzoak maiatzaren 10etik 12ra. Umeentzako jarduerak, esku pilota partidak, tortilla txapelketa, mendi ibilaldia, herri bazkaria eta bertso emanaldia eta erromeriak antolatu dituzte.

Era berean, maiatzaren 15ean San Isidro ospatuko dute eta hilaren 19an Txakoli Eguna antolatuko dute.

Egitaraua / Bekeako jaiak 2024

Maiatzak 10, ostirala
18:00 ‘Txipli-txapla-pum!’ kalejira eta jai hasiera. Andra Mari Txiki dantza-dantzari
18:30 Esku pilota partidak Adiskideren eskutik

Maiatzak 11, larunbara
11:00 II. Tortilla txapelketa
13:30 Auzokoen bazkaria
18:00 Lagun arteko esku pilota partidak: Atutxa-Larunbe vs Karregal-Kantxo
21:00 Dantzaldia: The Golden Trio

Maiatzak 12, igandea
09:00 Mendi-ibilaldia Ganguren MTren eskutik
12:00 Meza nagusia
12:30 Andra Mari Dantza Taldearen emanaldia
15:00 Herri bazkaria eta bertsolariak: Arkaitz Estiballes eta laguna. Jarraian erromeria Etxebarria Aita-Seme Trikitilarien eskutik
21:00 Jaien amaiera eta azken biribilketa

Maiatzak 15, asteazkena
20:00 Meza eta luntxa

Maiatzak 19, igandea
11:00 VIII. Euskal artzain txakurren lehiaketa
13:00 Eskerrak laguntzaileei eta Txakoli dastaketa

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Eraso matxista bat salatu dute Galdakaon eta elkarretaratzea deitu dute larunbatean

|

Otsailean adingabeen kontrako sexu erasoen kontra egin zen elkarretatzea // Geuria

Eraso matxista bat salatu dute Galdakaon. Horren berri eman du gaur goizean Udalak. Herriko mugimendu feministak eta emakume taldeek elkarretaratzea deitu dute apirilaren 27an, larunbatez, 12:30ean Santi Brouard plazan.

Galdakaoko Udalak, udaltalde politiko guztien adostasunarekin, adierazi du “irmoki” arbuiatzen duela herrian gertatutako eraso matxista: “Udalak babes eta laguntasun osoa adierazi nahi die erasoa jasan duen pertsonari eta haren hurrekoei”, adierazi dute.

Gertaeren berri izan orduko protokoloa aktibatu du Udalak eta premiazko bilera deitu du, “informazio guztia batu eta erakundearen erantzuna nahiz biktimarenganako laguntasuna koordinatzeko”.

“Adierazi gura dugu indarkeria matxista ez dela jokabide txarreko ausazko ekintzen eta ekintza indibidualen emaitza; aitzitik, emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasun-harremanetan sakon errotuta dagoela eta Giza Eskubideen urraketa larria izateaz gainera lehen mailako gaitz soziala dela eta berau sufritzen nahiz aurre egiten dioten emakumeen dignitatearen, osotasun fisikoaren eta moralaren aurka egiten dela”, diote udal ordezkariek.

Ildo horretan, “behar diren neurriak” sustatuko dituela adierazi du Udalak, “edozelako eraso matxistaren aurrean udalerriko entitateen eta hiritarren erantzun argi eta berehalakoa eman dadin, lehenbailehen erasotua artatua izan dadin, indarkeriari aurre egiteko emakumeek behar dituzten jarduera prebentiboak garatu eta erasotzaileen inpunitate soziala onartu ez dadin”.

Udalak babestu egiten du mugimendu feministako taldeek eta emakume taldeek deitu duten mobilizazioa, eta herritarrak gonbidatzen ditu gaitzespen ekintza guztietan parte hartzera.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko XII. Herri Krosa apirilaren 28an izango da

|

Galdakaoko Herri Krosa iaz // Geuria

Galdakaoko XII. Herri Krosa apirilaren 28an, igandez, izango da. Federatuta daiden korrikalariek zein federatu gabekoek parte har dezakete.

Herri Krosean izena emateko epea zabalik dago apirilaren 25era arte. Aldez aurretik izena emateagatik parte-hartzaileek 10 euro ordainduko dituzte eta lasterketaren egunean bertan, interesdunek 15 euro ordainduko dituzte.

Proba doakoa da 14 urtetik beherakoentzat (2010etik aurrera jaiotakoek) eta kategoria paraolinpikokoentzat baldin eta apirilaren 25a baino lehen izena ematen badute. Lasterketaren egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Galdakaoko Herri Krosa Galdakao Atletismo Taldeak eta Udalak antolatzen dute, eta Bizkaiko Atletismo Federazioaren egutegi ofizialaren barruan dago. Aurten hamabigarren edizioa da, eta urtero ehunka partaide biltzen ditu.

Galdakaoko XII. Herri Krosa 2024 – Apirilak 28

Kategoriak eta distantziak

11:00 Benjaminak (2014-2015 urte bitarteetan jaiotakoak)
600 metro, itzuli bat A zirkuituari

11:15 Kimuak (2012-2013 urte bitarteetan jaiotakoak)
1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari

11:30 Haurrak eta Kadeteak (2009-2011 urte bitarteetan jaiotakoak)
2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari

11:45 Kategoria paralinpikoa
– Kategoria egokitua: 1.000 metro, itzuli bat B zirkuituari
– Kirol trebetasuna: 2.000 metro, bi itzuli B zirkuituari

12:00 Gazteak (2006-2007 urte bitarteetan jaiotakoak), Juniorrak (2004-2005 urte bitarteetan jaiotakoak), Seniorrak (34 urte arte) eta Beteranoak (35 urtetik gorakoak)
– Gazteak-Juniorrak: 3.854 metro, bi itzuli C zirkuituari
– Seniorrak-Beteranoak: 7.708 metro, lau itzuli C zirkuituari

Sariak

Galdakaoko XII. Herri Krosak hainbat sari banatuko ditu: Senior kategoriako irabazleei (lehen gizonezkoa eta lehen emakumezkoa) garaikur bat eta txapel bat emango dizkiete, baita gizonezkoen eta emakumezkoen kategoria absolutuko lehen hiru sailkatuentzat 150 euro, 90 euro eta 60 euro emango dizkiete, hurrenez hurren.

Kategoria absolutuan sailkatzen den Galdakaoko lehen gizonezkoarentzat eta lehen emakumezkoarentzat ere saria egongo da, eta baita garaikurrak lehenengo hirurentzat kategoria eta sexu bakoitzean.

Dortsala jasotzean, parte-hartzaile guztiei probaren oroitzapenezko kamiseta bat oparituko diete, eta poltsa bat emango diote parte-hartzaile bakoitzari helmugara iritsi bezain laster, elikagaiekin eta freskagarriekin. Gainera, sarien zozketa egingo dute proba amaitzean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

#A21 / Emaitzak / Galdakao / EAJ garaile, baina inoizko lehia estuena EH Bildurekin

#A21 / Galdakao / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Urreta kiroldegia handitzeko lanak udan hastea aurreikusi du Galdakaoko Udalak

|

Urreta kiroldegiak izango dituen zenbait espazio berri // Galdakaoko Udala

Urretako kiroldegiaren barnealdea eraberritzeko eta handitzeko obrak egingo ditu Galdakaoko Udalak. Aurreikuspenaren arabera lanak “uda ingururako” hasi nahi ditu Udalak.

Besteak beste, ariketa kardiobaskularrak, indar ariketak edota yoga egiteko erabilera anitzeko aretoak sortuko dituzte eta horretarako eraikin berri bat eraikiko dute kiroldegiaren sarreraren eta igerilekuaren arteko gune hutsean, solariuma deitzen dioten gunean, alegia.

Era berean, solarium horren azpian dagoen sotoa ere egokituko dute, 500 metro karratu ingurukoa.

Guztira, 1.000 metro karratu berri gehiago izango ditu kiroldegiak, eta aireztapen naturala ezarriko dute. Inbertsioa 3 milioi eurokoa izango da.

Hiru fase

Obrak hiru fasetan burutuko dituzte, “erabiltzaileei ahalik eta kaltre txikiena eragiteko”, diote udal ordezkariek.

Hasteko, beheko solairuaren barrualdea konpontzeko eta hobetzeko lanak egingo dituzte: “Igerilekuetarako irisgarritasuna hobetuko da arrapala bitartez, egungo aldagelak berrituko dira eta bina aldagela eta komun egokitu gehituko dira”, diote udal arduradunek. Lehen fase honetako lanak egiteko lau hilabete erabiliko dituzte, gehienez.

Bigarren fasea kiroldegia handitzekoa izango da. “Solarium gisa ezagutzen den gunean bi solairu eraikiko dira, eta horretarako, lur azpian dagoen sotoa egokituko da aurrena. Fitness eta kardio ariketetarako eremu berriak jarriko dira bertan, eta aldagela berriak. Larrialdietarako irteera berri bat ere gehituko da, besteak beste”, diote. Bigarren faseko iraupena, gehienez, zozrtzi hilabetekoa izango da.

Lan horiek amaitu ondoren ekingo diote solarium guneari teilatua jarri eta bi solairu eraikitzeari. “Beheko eta lehenengo solairuetan bi gune diafano egongo dira, besteak beste, askotariko ekintzetara egokitzeko”, diote. Enpresa esleipendunak 14 hilabete erabili ahalko ditu, gehienez, lan hauetarako. Guztira, 26 hilabete.

Azterketa fasean

Urretako kiroldegiaren barnealdea eraberritzeko eta handitzeko lizitazio prozesua azken txanpan da. Apirilaren 17an, asteazkenez, epea bukatu zen enpresek euren eskaintzak egiteko epea.

Orain prozesua azterketa fasean dago, udal teknikarien esku. Apirilaren 24an eta 30ean bilduko da kontratazio mahaia eta bertan erabakiko dute zein enpresak gauzatuko dituen obrak.

Osorik irakurri