→Galdakao

Urreta eta Tximiolarre Goikoa lotzeko igogailua bukatuta egongo da urte amaierarako

Urreta ikastetxeko atzealdean eraikiko dute Tximiolarre Goikoarako igogailua // Artxiboko irudia (2013)

Urreta eta Tximiolarre Goikoa modu irisgarrian lotuta geratuko dira urte amaierarako. Hain zuzen ere, bi auzoak lotzeko igogailua eraikitzeko lanak hasiko dituzte datorren astean. Maiatzaren 9an, astelehenez, hasiko dituzte lanak; hori dela eta, moztuta egongo da Tximiolarragoikoa eta Kolitza Mendi kalea lotzen dituen bidea. “Ibilgailuek ezingo dute Tximiolarragoikoa eta Urreta arteko joan-etorririk egin eta bertan aparkatzea ere debekatuta egongo da”, diote udal ordezkariek.

Urreta eskola atzealdeko hormatik gora egingo du igogailuak. “Horrek nabarmen erraztuko die Galdakao erdigunearekiko lotura Tximiolarre Goikoako bizilagunei. Kontuan hartu behar da adineko pertsona asko bizi direla Tximiolarregoikoan, eta bertara iristeko igo beharreko malda handiak bereziki zail egiten duela auzo horretako irisgarritasuna”, diote.

Argazkia: Galdakaoko Udala

Lanak iaz hasiko zirela aurreikusi zuen Udalak, baina eraikuntza atzeratu dela onartu dute udal arduradunek: “Lanen hasiera zertxobait atzeratu da, Iberdrolak bertan duen argindar linea lurperatu egin beharko baita eraikitze lanei ekin aurretik. Hain zuzen, eginbehar horiei ekingo zaie astelehenean”, diote. Udalak 529.000 euro inbertituko ditu igogailu hori eraikitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak