→Galdakao

Urreta eta Tximiolarre Goikoa lotzeko igogailua eraikitzeko lanak aurten hasiko dituzte, Galdakaon

Urreta eta Tximiolarre Goikoa lotzeko igogailua eraikitzeko lanak 560.000 euroan esleitu ditu jada Galdakaoko Udalak.

Lanak aurten hasiko dituzte // Galdakaoko Udala

Urreta eta Tximiolarre Goikoa lotzeko igogailua eraikitzeko lanak esleitu ditu Galdakaoko Udalak. Lanak aurten hasiko dituzte eta 2022ko erdialderako amaituta egongo direla aurreikusi dute udal ordezkariek. Campezo enpresak burutuko ditu lanak eta obrak hasten dituenetik bost hilabete beharko ditu horiek bukatzeko. Udalak 560.000 euro inguruko inbertsioa egingo du esku hartze horretan.

“Irisgarritasuna bereziki zaila den gunera helduko da zerbitzua: Tximiolarre Goikoara. Urreta eskola atzealdeko hormatik gora igoko da, zuzen, eta Galdakao erdigunearekiko lotura nabarmen erraztuko die bertako bizilagunei”, diote udal ordezkariek. Gobernu Planeko 14. puntua beteko du horrela Galdakaoko udal gobernu taldeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak