→Galdakao

Urruntze aginduarekin aske utzi dute ostiralean Galdakaon atxilotutako gizona

Joan den ostiralean gizon bat atxilotu zuten Galdakaoko udaltzainek, bikotekide ohiari deskarga elektrikoko arma batekin erasotzea leporatuta. Epailearen aurretik igaro ondoren, urruntze aginduarekin libre utzi dute gizona.

Galdakaoko Udalak “irmoki” gaitzetsi du eraso matxista eta bere babesa adierazten dio erasoa jaso zuen emakumeari. “Matxismoaren aurka tinko jarraitzeko deia egiten diegu Galdakaoko herritar eta eragile guztiei”, diote Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak