Sareak

☉ Galdakao

Polonia, Senegal, Irlanda, Peru eta Euskal Herria, Galdakaoko eta Usansoloko Folklore Bizian jaialdian

|

Senegalgo Ballet jammu irudian // Argazkia: Elai-Alai Kultur Elkartea (Portugalete)

Folklore Bizian jaialdia izango da aurten Galdakaon eta Usansolon. Iaz ezin izan zuen Andra Mari Dantza Taldeak jaialdia antolatu Covid-19a pandemia zela eta, baina aurten jaialdiari eutsiko diote. Uztailaren 20tik 22ra bitartean izango da jaialdiaren 34. edizioa, eta honako taldeek hartuko dute parte: Poloniako Jawor, Senegalgo Ballet Jammu, Irlandako Trim the velvet, Peruko Ritmos y costumbres eta bertoko Andra Mari eta Oinarin. Nazioartetik datozen taldeak ere Portugaleteko 46. Folklore Jaialdian izango dira, baita Getxon, Alonsotegin edota Sopelan ere.

Folklore Bizian / 2021

34. edizioa

Uztailak 20, asteartea
20:30 Jawor (Polonia), Ballet Jammu (Senegal) eta Andra Mari (Galdakao). Kurtzeko plaza. Euria bada, Kurtzeko frontoian

Uztailak 21, asteazkena
20:30 Trim the velvet (Irlanda) eta Ritmos y constumbres (Peru). Kurtzeko plaza. Euria bada, Kurtzeko frontoian

Uztailak 22, osteguna
20:30 Ritmos y costumbres (Peru) eta Oinarin (Usansolo). Unkina kiroldegia

☉ Galdakao

Bideoa / Erlauntza handi bat agertu da Galdakaoko herrigunean

|

Hainbat erle erlauntza bat egiten agertu dira Galdakaon. Inocencio Goikuria Iturriotz galdakoztarrak Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte kaleen arteko zuhaitz batean erlauntza egiten zeuden momentuko irudiak publikatu ditu bere sare sozialetan.

Bideoarekin batera honakoa publikatu du Goikuriak: “Udaberriaren amaieran eta udan, erleen koloniak banatu egiten dira erlauntza berriak sortzeko. Jatorrizko erlauntza erle erregina gazte baten ardurapean geratuko da, eta kolonia berriro jendeztatu beharko du. Erle erregina zaharrena, berriz, erle langileen laguntzarekin leku berri baten bila aterako da. Erle erreginak, erle langileek eta zenbait zantarrek osatzen duten talde migratzaile honi erlauntza deitzen diogu”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Udaberriko Sormenek Amets Arzallus, La Basu, Aiko, Itxaso Paya eta Maria Rivero ekarriko ditu Galdakaora

|

La Basu rapera etxebarritarrak kontzertua emango du maiatzaren 17an Basoa tabernan // Geuria

Maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da Udaberriko Sormene Galdakaon, ‘Sortuz ahaldundu! Zazpi jauzi’ lemapean.

Booktuber ekitaldia, ikastetxeetako eta euskategietako ikasleen irakurtaldi jarraitua, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, musika eta antzerkia antolatu dituzte.

Gaur aurkeztu dute Udaberriko Sormeneren egitaraua // Argazkia: Galdakaoko Udala

Gainera, Sormene abestiaren aurkezpena ere egingo dute. Hain zuzen ere, apirilean egitasmoari doinu propioa jartzeko lehiaketa abiarazi zuten eta maiatzaren 17an aurkeztuko dute Basoa tabernan.

Egitaraua / Udaberriko Sormene 2024

Maiatzak 16, osteguna
Booktuber ekitaldia
10:00 Maximo Moreno Musika Eskola

Maiatzak 17, ostirala
Ikastetxeen eta euskaltegien irakurtaldi jarraitua: ‘Miñan’ (Amets Arzallus eta Ibrahima Balde)
10:00 Torrezabal Kultur Etxea

Hitzaldia eta mahai-ingurua: ‘Bidasoa 2018-2023’ Fermin Muguruzaren dokumentala. Alaine Aranburu eta Amets Arzallus
10:00 Torrezabal Kultur Etxea

Kontzertua: La Basu + Sormene abestiaren aurkezpena
21:00 Basoa taberna

Maiatzak 18, larunbata
Marta Velascoren instalazioa: Hitzen euria
+ Musika zuzenean: Carmen Santamaria (pianoa) + Natalia Sanchez (flauta)
12:00 Muguru parkea

Helduentzako tailerra eta erromeria: Aiko dantza taldea
18:00 Kurtzeko plaza

Maiatzak 19, igandea
Antzerki musikala: ‘eMcumeak’ (Itxaso Paya eta Maria Rivero)
19:00 Torrezabal Kultur Etxea

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Gazte Egunean gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaur

|

Apirilaren 27an herrian gertatutako beste eraso matxista bat salatu zuten Galdakaon // Argazkia: Aitzol Zamalloa

Maiatzaren 4an, larunbatez, Galdakaoko XII. Gazte Eguna izan zen, eta antolatzaileek salatu dutenez eraso matxista bat gertatu zen.

Horren aurrean, Udalak protokoloa aktibatu eta Momoak, Erabide, Erlantza, Ninaiz, Mairi eta Basandere talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur, maiatzak 9, 20:00etan Santi Brouard plazan.

“Zuen biolentziaz nazkatuta gaude! Berriz ere kaleak hartzeko momentua da!”, diote.

Galdakaoko Udalak erasoa “irmoki” salatu du eta adierazpen instituzionala publikatu dute udaltalde politiko guztien adostasunarekin. “Udalak babes eta laguntasun osoa adierazi nahi die erasoa jasan duen pertsonari eta haren hurrekoei”, diote.

Era berean, alderdi jeltzaleak gehitu duenez, “erasotzailea jaian parte hartzen zuten gizabanako batzuek babestu zuten, identifikaziorik izan ez zezan, Udaltzaingoaren lana larriki oztopatuz”.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Sukalki eta tortilla txapelketekin amaiera eman diete Aperribaiko jaiei

|

Aperribaiko jaiak izan dira aste honetan, apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitartean. Gaur, jaien amaieran, sukalki eta tortilla txapelketak izan dira protagonista, eta bertan izan da GEURIA.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Zapi horiak soinean, Gazte Eguna ospatu dute Galdakaon

|

XII. Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Galdakaon. Maria Casillas eta Aitor Ibarrondo gazteek ostegunean GEURIAri aurreratu bezala, giroa paregabea da: kuadrilla askok paellak prestatu dituzte goizean zehar eta 600 lagun inguru batu dira herri bazkarian. Arratsaldean musika izango da protagonista: elektrotxaranga eta kontzertuak! Egitaraua hemen!

Hona hemen bidali dizkiguten argazkiak:

 

Eta hauek Imanol Aguilarren argazkiak, Gazte Eguneko antolakuntzak GEURIAri bidalitakoak:

Osorik irakurri