→Galdakao

Folklore Bizian jaialdiak txosnak eta foodtruckak ekarriko ditu Galdakaora

Folklore Bizian jaialdia iaz // Geuria

Folklore Bizian jaialdia izango da uztailaren 19tik 21era Galdakaon eta Usansolon. Aurten 35. edizioa da eta Gran Ballet Argentino (Argentina), Conjunto Folklórico Nacional Sama (Sri Lanka), Ivana Javakhishivili Tbilisi State University (Georgia) eta Grupo Cultural Netos de Bandim (Ginea Bissau) taldeek parte hartuko dute, Galdakaoko Andra Mari eta Usansoloko Oinarin dantza taldeez gain.

Aurten, nobedade bezala, txosnak eta foodtruckak jarriko dituzte Galdakaon. “Aurten Kurtzeko plazan mahaiak jarriko dira jendeak jan-edanean lasai egoteko aukera izan dezan”, diote udal ordezkariek.

Galdakaoko eta Usansoloko emanaldiak Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen ditu Oinarin Dantza Taldearen laguntzarekin eta Udalaren babesarekin. Helburu nagusia da herrialde eta herri ezberdinetako folklorea erakustea. Galdakaoz gain Bizkaiko beste herrietan ere antolatzen da jaialdia, hala nola, Arrigorriagan (jaien egitarauaren barruan), Sopelan edota Areatzan.

Folklore Bizian 2022 | Egitaraua

Uztailak 19-24 · Herriz herri · Bizkaia

Uztailak 19, asteartea
20:30 Kurtzeko plaza (Galdakao): Gran Ballet Argentino (Argentina) + Sama (Sri Lanka) + Ivana Javakhishivili Tbilisi State University (Georgia)

Uztailak 20, asteazkena
20:30 Kurtzeko plaza (Galdakao): Gran Ballet Argentino (Argentina) + Netos de Bandim (Ginea Bissau) + Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria)

Uztailak 21, osteguna
20:00 Unkina kiroldegia (Usansolo): Gran Ballet Argentino (Argentina) + Sama (Sri Lanka) + Oinarin Dantza Taldea (Usansolo, Euskal Herria)

Uztailak 22, ostirala
20:00 Urgitxieta plaza (Sopela): Gran Ballet Argentino (Argentina) + Sama (Sri Lanka) + Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria)

Uztailak 23, larunbata
20:00 Arrigorriagako kiroldegia (Arrigorriaga): Gran Ballet Argentino (Argentina) + Sama (Sri Lanka) + Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria)

Uztailak 24, igandea
20:30 Gudarien plaza (Areatza): Gran Ballet Argentino (Argentina) + Sama (Sri Lanka) + Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria)

Bideoa | Unai Zabala: “Folklore Bizian Galdakoz gain, Bizkaiko beste herritan ere antolatzen dugu”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak