→Galdakao

Puentelatorretik Unkinara doan bidea ibilgailuentzako betirako ixtea aztertzen ari da Galdakaoko Udala

Meatzeta bidea ibilgailuentzako itxita dago behin behinean inausketa lanak direla eta. Hala ere, betirako ixtea aztertzen ari da Galdakaoko Udala.

Momentu honetan ibilgailuentzako itxita dago bidean inausketa lanak ari direlako egiten // Galdakaoko Udala

Meatzeta bidea ibilgailuentzako itxita dago behin behinean inausketa lanak direla eta. Momentu honetan oinezkoek eta larrialdi zerbitzuetarako ibilgailuek soilik igaro ahal dute Puentelatorre eta Unkina lotzen dituen bide horretatik: “Hesitua dago ibilbidea, eta gainontzeko ibilgailuek galarazita dute bertatik igarotzea”, diote udal ordezkariek.

Bidea itxita dago behin behinean ibilgailuentzako, baina Udala aztertzen ari da horrela mantentzea behin-betiko: “Ibilbide horren egoeraren inguruko hausnarketa egiten ari gara. Eremu hori ez da autoen etengabeko joan-etorrientzakoa, eta aurrerantzean ere igarobidea mugatzeko aukera aztertzen ari gara”, diote. Hala egitea erabakiko balute, orain dauden behin behineko hesiak piboteengatik ordezkatuko lituzkete: “Ibilgailuentzat itxita geratuko litzateke bidea betirako, eta oinezkoek, bizikletek, larrialdiko zerbitzuek eta bertako bizilagunen ibilgailuek soilik igaro ahalko lukete bertatik aurrerantzean”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak