Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) sare sozialetan jakinarazi duenez, Euskaraldia ekimenarekin bat egingo du. Gauzak horrela, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Hamaikakoa aurkeztu dute eta horiek izango dira: Amaia Larrea (Familia mediku egoiliarra – Ahobizi), Idoia Briones (Emagina – Belarriprest), Urko Agirre (Ikerkuntza Unitateko Estatistikaria – Ahobizi), Lide Gorostiola (Traumatologoa – Ahobizi), Mari Jose Azkarate (Pediatra – Belarriprest), Ane Uranga (Pneumologoa – Ahobizi), Miren Morillas (Kardiologoa – Belarriprest), Nahikari Ortiz (Lan-osasuneko erizaina – Ahobizi), Nekane Jaio (Farmazialaria – Ahobizi), Eskerne Bello (Ginekologoa – Ahobizi) eta Elena Moreno (Zeladorea – Ahobizi).
