→Galdakao

600 kilo arropa bildu dituzte Galdakao-Usansolo Ospitalean Perura bidaltzeko

Psikiatria Zerbitzuak antolatuta 600 kilo arropa bildu dituzte Galdakao-Usansolo Ospitalean eta Huanca GKEari emango dizkiote, Peruko Huancavelica herrira bidaltzeko.

Argazkia: Barrualde-Galdakao ESI

Azken hilabetean hainbat ekimen solidario burutu dituzte Hego Uribe eskualdean. Elikagai bilketa egiteaz gain, jantzi-bilketa ere egin dute Galdakao-Usansolo Ospitalean, Psikiatria Zerbitzuak antolatuta. “Bi hilabetez, hainbat edukiontzi jarri ditugu Galdakao-Usansoloko Ospitalean oinarrizko gauzak biltzeko: jantzi eta oinetakoak, helduentzako zein umeentzako; eskuoihalak, izara eta mantak, eskolako materiala eta premiazko higiene-produktuak (konpresak, tanpoiak edota pardelak)”, diote Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratutik.

Guztira 600 kilo arropa bildu dituzte eta Huanca Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango dizkiote. Peruko Huencavelica herriko biztanleek pairatzen duten txirotasun larriari aurre egiteko eta bertako identitate kulturalaren alde lan egiten du 1995etik Huanca GKEak, eta garapenerako programak ezartzen ditu bertan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak