→Galdakao

Sutea piztu da Galdakao-Usansolo Ospitalean: amatatuta dago eta ez da zauriturik egon

bigarren eta hirugarren solairuetako solairuartean piztu da sutea, biltegien eta mantentze-lanen gune batean // Argazkia: SOS Deiak

Sutea piztu da gaur arratsaldean, 16:15ak aldera, Galdakao-Usansolo Ospitalean, bigarren eta hirugarren solairuetako solairuartean, biltegien eta mantentze-lanen gune batean, Barrualde-Galdakao ESIko prentsa arduradunek GEURIAri zehaztu diotenaren arabera. Ospitaleko Lehen esku-hartze taldeak itzali du sutea, baina Bizkaiko Suhiltzaileak ere bertaratu izan dira dena kontrolpean zegoela baieztatzeko.

Ez da pertsonarik zauritu eta kalte material gutxi baino ez dira izan: “Keak Ospitalizazioko 3. solairuko unitate bat kaltetu du, eta, segurtasun-protokolo guztiei jarraituz, pazienteak eta profesionalak lekualdatu ditugu denbora batez”, zehaztu dute: “Une honetan, beren logeletara bueltatzen ari dira pazienteak”. Suhiltzaileek ikerketa abiatu dute sutea zerk eragin duen aztertzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak