→Galdakao

Victor Anaia kalean autoak modu ordenatuan aparkatzeko lanak bukatu ditu Galdakaoko Udalak

Era berean, eserlekuak berritu eta argiteria aldatu dute // Galdakaoko Udala

Santa Barbara futbol zelaiaren ondoan dagoen Victor Anaia kalea birrantolatu du Galdakaoko Udalak. Besteak beste, eserlekuak berritu, argiteria aldatu eta aparkalekuak eta oinezkoen bideak ondo zehaztu dituzte: “Victor Anaia kalearen erabiltzaileek lasaitasuna irabazi dute”, diote udal ordezkariek. “Lehen autoak nonahi aparkatzen ziren kale guztian zehar oinezkoen guneak errespetatu gabe, eta orain, adinekoentzako erresidentziak dauden aldeko espaloiak oinezkoentzako gordeko direla bermatu da”, diote. Hain zuzen ere, bolardoak jarri ditu Udalak autoak nonahi ez aparkatzeko. 

“Berez lasaia den eremu hori atseginago bihurtzea izan da lanen helburua. Kontutan hartu behar da bertan adinekoen lau egoitza daudela eta jende asko ibiltzen dela inguruan pasieran”, diote udal arduradunek: “Autoentzat, duela hilabete batzuk aparkaleku berri bat egokitu zen kale horretatik ehun metro baino gutxiagora”. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak