→Galdakao

Xabier Orue-Etxebarria galdakoztarrak Ohorezko Geoparkezalearen aitorpena jaso du Unescorengandik

Euskal Itsasertzeko Unescoren Munduko Geoparkeak Xabier Orue-Etxebarria katedratiko galdakoztarra aintzatetsi du, Ohorezko Geoparkezalea aitorpenarekin.

Euskal Itsasertzeko Unescoren Munduko Geoparkeak Xabier Orue-Etxebarria katedratiko galdakoztarra aintzatetsi du. Hain zuzen ere, Ohoreko Geoparkezalea izeneko aitorpena jaso du Orue-Etxebarriak Unescorengandik. Aitorpen hori lehenengoz eman du aurten Unescok, urteetan geoparkearen ondare naturala eta kulturala ezagutzera eman eta balioan jartzeko nabarmenki lagundu dioten pertsonei aitortzeko.

Besteak beste, Zumaiako Flycha nazioartean ezaguna izan dadin lagundu du Orue-Etxebarriak, 40 urtetik hona ikerlanak eginez, eta 2010ean Itzurungo hondartzan estratotipoen kokapenaren bultzatzaile nagusienentako bat izanik. Horregatik eman dio Unescok galdakoztarrari lehenengo Ohorezko Geoparkezalearen aitorpena. Aitorpen-ekitaldia Zumaiako Aita Mari zineman izan zen pasa den astean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak