→Galdakao

Zabalea kaleko zati bat norabide bakarrekoa egingo dute Galdakaon, eta 30 aparkaleku sortuko dituzte

// Galdakaoko Udala

Zabalea kaleko trafikoa berrantolatuko du Galdakaoko Udalak, 3 eta 15 zenbakien artean. Gaur egun bi norabidekoa da zati hori, baina norabide bakarrekoa bihurtuko du Udalak aste honetan. Zabalea kalera Zabalganeko biribilgunetik sartzen jarraitu ahalko da hemendik aurrera ere, baina biribilgunera ezingo da Zabalea kaletik joan. Horren ordez, alboko Simon Linaza kaletik iritsi ahalko da biribilguneraino. Esku-hartze horrekin 30 aparkaleku berri sortuko dira. Obrak apirilaren 4an hasiko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak