Bi zinegotzi berri izango ditu Galdakaoko udalbatzak irailetik aurrera: Iñaki Urgoiti (Usansolo Herria) eta Victor Trimiño (PSE). Uztaileko osoko bilkuran uko egin zioten karguari Miren Itxaso Gutierrez (UH) eta Maria Dolores Alvarez (PSE) zinegotziek, eta horien ordez sartuko dira Urgoiti eta Trimiño. Iraileko osoko bilkuran hartuko dute zinegotzi kargua (irailak 26, 18:00).
Puntu horiez gain, Galdakaoko udalbaltzak udal gobernu taldearen aurrekontu parte-hartzaileen proposamena bozkatuko dute, besteak beste.
Aurreko legegintzaldian bezala, hileko azken ostegunetan izango dira osoko bilkurak Galdakaon, 18:00etan.
