Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak 25 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenari hasiera emateko logo lehiaketa martxan jarri dute. Edonork parte har dezake lehiaketan, eta baldintzen artean daude, besteak beste, Zizpak 25 urte betetzen dituela aipatzea, Zizparen iratxoa edo antzekoren bat agertzea, eta ‘Mende laurden herria astintzen’ lema agertzea. Irudia eratzeko baliabide kutxa sortu dute Zizpakoek Driven: “Baliabide kutxan dauden ideia minimoak agertu beharko dira”, diote.
Lehiaketan parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 7a da. Parte hartu nahi dutenek beren irudia zizpagaztekonpartsa@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute. Irabazlearentzako “sari bikaina” egongo dela diote Zizpatik. “Galdakoko gazteria errebeldearen konpartsa denon artean eraiki dezagun, animatu parte hartzera eta Zizpa indarberritzera”, diote Zizpako kideek.
