Sagardotegietako denboraldia hasi da, eta Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak irteera antolatu du martxoan. Martxoaren 26an, larunbatez, izango da irteera Astigarragara eta Hernanira: “Galdakaotik irten eta Astigarragan poteoa egin ondoren, Oiarbide sagargotegian bazkalduko dugu. Gero, Hernanira joango gara juergan”, diote Zizpatik. Irteera Galdakaotik 11:00etan izango da.
Interesdunek tiketak salgai dituzte Zurrut tabernan eta Herriko Bentan. Prezioa 50 eurokoa da eta autobusa eta menua hartzen ditu barne.
