Extremoduro eta Platero y Tú tributuek ere Galdakaoko jaietako kartel musikala osatuko dute. Horiez gain, herriko hiru talde telonero izango dira.
Guztira 415 galdakoztarrek hartu dute parte Santakurtze jaietarako musika-kartela prestatzeko Udalak martxan jarritako inkestan eta dagoeneko emaitzak argitaratu ditu Jai Batzordeak.
SANTAKURTZAK 2015 – MUSIKA-KARTELA
Irailak 11, ostirala
Extremoduro + Platero y Tú Tributuak (236 boto – %59,4)
Irailak 12, larunbata
Teloneroa + El Reno Renardo (283 boto – %70,9)
Irailak 18, ostirala
Telonero+Porco Bravo (220 boto – %56,6)
Irailak 19, larunbata
Telonero + Gatibu (292 boto – %73)
*Egun bakoitzean Galdakaoko talde batek joko du, Udalak daukan herriko taldeen zerrendaren arabera.
