→Galdakao

Galdakaon eingu! lemapean sinadura-bilketa abiarazi du Gure Esku Dago taldeak

galdakao gure esku 2017 galdakaon eingu sinadura bilketa

Ekainaren 24ra bitartean bilduko dituzte sinadurak. Maiatzean zehar Galdakaon leku ezberdinetan egongo dira sinadurak jasotzen.

Maiatzaren 5ean ekitaldi publikoa egin zuten Galdakaon :: Gure Esku Dago Galdakao

Ekainaren 24ra bitartean bilduko dituzte sinadurak. Maiatzean zehar Galdakaon leku ezberdinetan egongo dira sinadurak jasotzen

Galdakon eingu! lemapean udalerriko Gure Esku Dago plataformak pausoak emango ditu herri galdeketari begira. Urtarrilean egin zuten asanblada irekian erronka hartu zuten kontsulta udazkenean egiteko. Modu horretan, maiatzaren 5ean lehendabiziko ekitaldi publikoa egin zuten Santi Brouard plazan. Bertan, sinadura-bilketa abiarazi zuten eta herri-galdeketaren talde sustatzailea aurkeztu zuten.

Sinadura-bilketa ekainaren 24ra arte luzatuko da. Sinatu ahal izateko bi baldintza bete behar dira: Galdakaon erroldatuta egotea eta hamasei urte beteta izatea.

SINADURA-BILKETA EGUTEGIA

Ekimenaren aldeko sinadura emateko egutegia prestu du Galdakaoko Gure Esku Dago plataformak. Zamakoa 11ko lokalaz gain, leku hauetan egongo dira sinadurak jasotzen:

Maiatzak 11, osteguna: Musika Eskolan, 17:00etatik aurrera.

Maiatzak 12, ostirala: Eroski parean, 18:00etatik 20:00etara.

Maiatzak 13, larunbata: Eroski parean, 11:00etatik 13:00etara.

Maiatzak 14, igandea: Urreta parkea, 12:00etatik 14:00etara.

Maiatzak 15, astelehena: anbulatorioan, 8:30etatik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak