→Galdakao

Istiluak ez errepikatzeko ahalegina egiteko eskatu die alde guztie Galdakaoko Udalak

ERTZAINTZA BART GAUEN GALDAKAON // ARGAZKIA: UTZITAKOA

Bart Galdakaon kalean ziren ehun bat herritar sakabanatzeko Ertzaintzaren karga “neurrigabeak” salatu dituzte lekukoek. Ondorengo istiluetan, bi edukiontzi erre zituzten eta ertzainek hiru pertsona identifikatu zituzten.

Horren aurrean, Galdakaoko Udalak erantzukizun indibidual eta kolektiborako deia egin du. Ardura, prudentzia eta erantzukizuna eskatu du Udalak, berriz ere, sutsuki. Bart gaueko istiluak gertaera isolatuak izango diren esperantzarekin, halakorik errepikatu ez dadin nork bere ahalegina egin dezala eskatzen die Udalak alde guztiei”.

Udalak, bere aldetik, bide horretan arituko dela adierazi du: “Errespetuaren eta elkarbizitzaren aldeko deia errepikatu, pandemiaren eragina erabat gainditu artean elkar zaintza eta babesa areagotzeko eskatu, eta zaintza, errespetua eta erantzukizunerako deia berresten du Udalak”.

Jai Batzordeak eta Udalak berak erabakita, aurten jairik ez dagoela gogorarazi du: “Jokatu dezagun arduraz aurten eta has gaitezen lanean datorren urteko Santakurtzak Galdakaok merezi bezala ospatu ditzagun”.

JELTZALEEN GAITZESPENA ERASOEI. Ohar batez bidez, Galdakaoko EAJk eta EGIk herritarrei erantzukizuna eskatu die herritarrei “guztion artean pandemia ahal den neurrian kontrolpean eduki ahal izateko”.

Horrekin batera, Udalari eskatu diote “beharrezko prebentzio-neurriak abian jar ditzala, horrela gertaerak hurrengo egunetan errepika ez daitezen”.

Ertzaintzari eta Udaltzaingoari babesa adierazi diete, “jasotako erasoak erabat gaitzesten ditugu”. “Zaindu gaitezen!” mezuarekin bukatu dute oharra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak