Maiatzaren 18tik 27ra bitartean Galdakaoko kale berriei emakumeen izenak jartzeko prozesu parte-hartzailea zabalik egongo da. Udalak herritarrei galdetegia bidaliko die eta prozesu honetan parte hartu nahi duenak ohiko postaz -frankeo beharrik barik- bidali, Esan bulegoan utzi edo udal webgunetik egin dezake inkesta.
Gaur egun Galdakaon hiru eremuk baino ez daukate emakumeen izena jarrita: Sixta Barrenetxea eta Maria Nieves Gallastegi kaleak eta Monika Lekunberri plaza (hirurak andereñoak).
Memoria historikoa berreskuratzeke
Rubén Seoane, Herritarren Parte-hartzea saileko zinegotziak eta Begoña Ormaetxe, Berdintasun saileko zinegotziak azaldu dutenez, “memoria historikoa berreskuratu behar dugu, geroan ere presente egoteko. Zentzu horretan, ekimen honen bidez, emakumeek egindako ekarpenak jaso eta ezagutzera eman gura ditugu”.
