→Galdakao

Udazkenarekin batera bideoklip berria kaleratu du Kantu Kolore taldeak

Kantu Kolore talde galdakoztarrak bideoklip berria kaleratu du gaur, udazkenaren hasieran. ‘Zuhaitzak’ du izena abestiak: “Mundu honetan ezinbestekoa gure zuhaitzak maitatzea, zaindu ditzagun gure parte dira. Gora zuhaitzak!”, dio abestiaren pasarte batek.

Irailaren 24an ikuskizuna zuen Kantu Kolorek Etxebarrin, baina eguraldiaren iragarpena dela eta, bertan behera utzi behar izan du bertako Udalak. “Datozen egunotan jakinaraziko dugu ikuskizunaren data berria zein izango den. Gonbidapenak lortu dituzuenok lehentasuna izango duzue ikuskizunaren data berrirako”, diote Etxebarriko udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak