Kantu Kolore: “Letrei berebiziko garrantzia ematen diegu, hezkuntza munduari eta ikasleei bideratuta daudelako”

‘Esna zaitez’ diskoa kaleratu du azaroan Kantu Kolore taldeak, euren bigarrena. Koronabirusak kontzertu asko bertan behera utzi dituen arren, agenda bete-beteta dauka taldeak. Maitane Salvador eta Mikel Leibar taldekideekin elkartu gara Galdakaon disko berriaz eta egungo egoeraz hitz egiteko.