ā†’Galdakao

Laburmetrai lehiaketa amateurraren proiekzioa izango da Galdakaoko jaietan

galdakao laburmetrai lehiaketa 2017 kartela ortuondo

Ortuondo Gaztetxeko Irrati proiektuak eta Susterra Elkarteak III. Laburmetrai lehiaketa antolatu dute. Lanak bidaltzeko epea zabalik irailaren 9ra arte.

Aurtengo lehiaketa iragartzen duen kartela // Ortuondo

Hirugarren urtez jarraian, Ortuondo Gaztetxeko Irrati proiektuak eta Susterra Elkarteak Laburmetrai lehiaketa antolatu dute. Film laburren proiekzioa Galdakaoko jaietan izango da, irailaren 11n 21:30etatik aurrera Gazte Asanbladaren txosnan.

Lehiaketan parte hartzeko epea dagoeneko martxan da eta lanak bidaltzeko azken eguna irailaren 9a izango da. Gaia eta hizkuntza libreak dira eta film laburren iraupena 1 eta 5 minutu artekoa izango da, mp4 formatuan. Partaideek galdakaofilm@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte euren lanak.

Epaimahaia osatuko dute zinemagintzako eta arte, letra eta informazio arloetako hiru adituk. Hauek bi sari banatuko dituzte: epaimahaiaren saria (Urdaibaitik itsas bidaia Hegaluze itsasontzian, 10 pertsonentzako) eta antzezpen onena (eskape jolasa Mad Mansion-en, 5 pertsonentzako). Era berean, ikusleek ere bozkatzeko aukera izango dute eta lanik bozkatuenak indabada bazkaria Loiuko sagardotegian 10 lagunentzako saria irabaziko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak