Galdakaoko Behargintzak deialdia zabaldu du enplegu eta prestakuntza proiektuen bidez enplegua sustzatzeko. Basogintzako jarduerak eta ingurumena mantentzeko prestakuntza eta sei hilabeteko lan-kontratazioa aurreikusita dago.
Galdakaoko Udalak 325.000 euroko diru-laguntzak bideratuko ditu enplegua sustatzeko, enplegu eta prestakuntza proiektuen bidez, Toki-garapen eta Enpegu Saila-Galdakaoko Behargintzak egindako deialdi publikoaren arabera.
Deialdi honen helburua da zailtasun bereziak dauzkaten pertsonen gizarteratze eta lan-munduratze arloan diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeentzako laguntzak bideratzea eta bide batez, enplegagarritasuna sustatzea.
ENPLEGU-PRESTAKUNTZA PROGRAMA
Diru-laguntzaren asmoa da enplegu-prestakuntza programa bat egitea, bi arlo konbinatuz. Alde batetik, basogintzako jarduerak eta ingurumenaren mantentzearen prestakuntza eta bestetik, jasotako heziketarekin lotuta dauden zereginak egitea: “enplegu berdea”.
Zentzu horretan, prestakuntza aurreikusita dago gutxienez 18 pertsonako taldearentzat ematea, 300 eta 500 ordu artean. Era berean, aukeratutako pertsona hauek sei hilabeteko lan-kontratazioa izango dute, lanaldi osoko dedikazio-erregimenarekin.
