Otsailaren 24tik 27ra bitartean Lo que la verdad importa (Paco Arango, 2017) filma proiektatuko dute Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean. Filma %100ean ongintzazkoa da eta bilduko duen diru guztia Aladina Fundaziora bideratuko dute. Erakunde honek minbizia daukaten haurrak artatzen ditu eta Paco Arango bera da presidentea.
Lortuko den diruari esker, gaixotasun larriak dituzten haurrentzako kanpamendu bereziak sustatuko dituzte, Serious Fun Children’s Network.
PROIEKZIOAK
Lo que la verdad importa filmaren proiekzioa hurrengo ordutegian emango dute Torrezabal Kultur Etxean: otsailaren 24an, ostiralez, 22:30ean, hilaren 25ean eta 26an 19:30ean eta 22:30ean eta otsailaren 27an 20:00etan. Sarrerak salgai daude 3 eta 4 euroan.
