→Galdakao

Eskualdeko manifestazioa egingo dute bihar Galdakaon, Langileen Egunean

Hego Uribe eskualdean Galdakaon deitu du manifestazioa LAB sindikatuak.

Hego Uribe eskualdean Galdakaon deitu du manifestazioa LAB sindikatuak // Argazkia: LAB Sindikatua

Bihar maiatzak 1 da, Langileen Nazioarteko Eguna. LAB sindikatuak eskualdeko manifestazioak deitu ditu Euskal Herri osoan ‘Aldaketa da aukera’ lemapean, eta Hego Uribe eskualdean Galdakaon antolatu dute mobilizazioa. Manifestazioa 12:00etan izango da Kurtzeko plazatik hasita. Ondoren, ekitaldia egingo du LABek Galdakaon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak