Ortuondo Gaztetxeak dagoeneko aurtengo Gazte Eguneko egitaraua antolatu eta jakinarazi du. 10:30ean hasiera emango diote egun osoan zehar banatutako hamar bat ekintza jasotzen dituen programazioari eta ordu txikiak arte luzatuko da.
GAZTE EGUNA 2016 – MAIATZAK 7
10:30 Koadrilen arteko Txapelketa Kurtzeko Plazan
11:00 Produktu Ekologikoen Azoka eta umeentzako jolasak Ardanza parkean
12:00 Paella Txapelketa Kurtzeko Plazan
14:30 Bazkari Herrikoia eta Mosaiko Feminista Kurtzeko Plazan
15:30 Bertsolariak: Inazio Vidal eta Galder Bilbao ‘Txapi’ Kurtzeko Plazan
17:00 Motxaila Band Elektrotxarangarekin Poteoa herrian
20:30 Kontzertuak Kurtzeko Plazan: Mr. Pongo Band, Eskean Kristö eta Batek Daki!
02.00 Topan: DJ Set Tiefborn
