→Galdakao

BIDEOA | Maxameko goizeko txandako langileek hasi dute greba mugagabea

Maxameko goizeko txandako aldarrikapenak / Geuria

Hilabeteetako ziurgabetasunaren ostean, gaur, otsailaren 16an, Maxam lantegiko goizeko txandako langileek hasi dute greba mugagabea. Ia langileen %100ak parte hartu du aldarrikapenetan.

Bertan izan diren langileekin berba egin du GEURIAk eta gogor salatu dute Ertzaintzak greba eskubidearen aurkako egindako errepesioa, manifestazio aldarrikapenaren aurka eta pikete informatiboen lanaren.

Bertaratutako Ertzaintzaren arduradunaren hitzak jaso eta zabaldu dituzte langileek: “‘Enpresaren eta lan egin nahi dutenen eskubideak babesteko gaude hemen’, baina gure eskubideei buruz ez du ezer esan. Mobilizaziorako arrazoiak besterik ez dizkigute ematen”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak