ā†’Galdakao

Gabonetako Azoka Txikia abenduaren 22an zabalduko du Mundu Bat elkarteak Galdakaon

Mundu Bat elkarteak Gabonetako Azoka Txikia zabalduko du beste urte batez Galdakaon, herritarrek dohaintzan eman dituzten jostailuekin eta beste udalerri batzuen laguntzarekin. Aurten, abenduaren 22an irekiko ditu ateak Araba kaleko lokalean (1. zenbakia)Ā eta urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 13:15era eta 17:00etatik 19:45era.

Helburua dirua eta elikagaiak batzea da, Caritas Galdakaoren haur-proiektuarentzat eta Mosaik Grezian errefuxiatuekin lan egiten duen erakundearentzat.Ā Iaz 3.160 euro batu zituzten eta diru hori zati ezberdinetan banaturik, GBGE elkartearekintzat eta Mozanbikeko nutrizio-zentro batean gela bat eraikitzeko bideratu zuten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak