Azaroaren 21etik 27ra bitartean Galdakaok Musika Astearen 25. edizioa ospatuko du. Udal Musika Eskolak bultzaturik eta Udalaren babesarekin, egunero musika-saio desberdinak eskainiko dituzte.
“Azken 25 urteotan Musika Astearen eskeintza asko aldatu da, Eskolako irakaskuntza bera ere aldatuz joan den neurrian. Lehenago musika klasikoa baino ez zen irakasten eta eskaintzen, baina orain beste publiko batzuetara heldu nahi izaten dugu, estilo desberdinekin“, dio Jou Gonzalez Udal Musika Eskolako zuzendariak.
Musika Astea 2016 – Egitaraua
Azaroak 21, astelehena
19:30 Haizetazur taldea (txistuak eta marinbak) Musika Eskolan. Doan
Azaroak 22, asteartea
19:30 Argixe taldea Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro
Azaroak 23, asteazkena
19:30 Xabi Aburruzaga “Keltik” (Folka: trikitixa, gitarra, baxua, perkusioa, dantzariak) Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro.
Azaroak 24, osteguna
19:30 Mikel Andueza Quartet taldea Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro
Azaroak 25, ostirala
19:30 Mac Jeara’s Band (kontzertu didaktikoa euskaraz) Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 3 euro
Azaroak 26, larunbata
20:00 Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldea (Gitarra, biolin barrokoa, kontrabaxua, ahotsak, txistua, txirula, perkusioa…) eta Musika Eskolako gazte-korua Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera 5 euro
Azaroak 27, igandea
13:00 Galdakaoko ‘Da Capo’ Musika Banda eta Maximo Moreno Abesbatza Torrezabal Kultur Etxean. Sarrera doan. Era berean, Galdakaoko ‘Ad Libitum’ Txistu Bandaren kalejira
