Apirilaren 30ean Torrezabal Kultur Etxean aurkeztu zuen bere azkenengo lana, The Road (Gaua Records, 2016), Maider Legarreta musikari galdakoztarrak. Diska berriak hamika abesti ditu, ingelesez gehienak eta euskaraz beste bat. Legarretarekin batera lan egin dute Ibai Mingo gitarristak, Nerea Quincoces bateriak eta J.A. Camara baxuak. Legarretak berak konposatu du musika eta abestien letrak idatzi.
The Road lana dagoeneko entzungai dago Spotify atarian eta salgai dago Bandcamp-en: maiderlegarreta.bandcamp.com. Folk eta pop doinuak uztartzen ditu Legarretak bere lan berrian, Bullied edo Izaren artean abestietan kasu.
Argazkia: Iker Villa
