→Galdakao

🔴 Zuzenean | Obus bat eztandarazi dute Galdakaoko Ibaizabal ibaiaren lanen ondoan

Txomin Egileorren, errepidea moztuta; Obusaren eztandak sortutako zuloa / Geuria

15,5 kiloko obus bat aurkitu dute gaur Galdakaoko Txomin Egileor kalearen inguruan. Duela minutu gutxi, 10:30ak aldera, obusa eztandarazi dute, bertan dagoen GEURIAko kazetariak jakin ahal izan duenez. 100 milimetroko kalibreko artilleria jaurtigaia zen, 46,4 zentimetroko luzera eta 15,5 kiloko pisua zuena. Jaurtigaiak 1,5 kiloko trilitazko karga leherkorra eta espoleta zituen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, 8:30ak aldera, obra bateko langileek 100 kiloko obus bat aurkitu dute Txomin Egileor kalean, Ibaizabal ibaiko lanetan, Mercadonatik gertu.

Lehergailuak indargabetzeko Ertzaintzaren protokoloa aktibatu dute. Oinezkoen, ibilgailuen eta trenen zirkulazioa etenda egon da eta inguruko enpresetako langileak atera behar izan dituzte, tartean Coca Cola enpresako langileak. Dageoneko, trenbidea martxan da eta langileak lanera bueltatu dira.

Suhiltzaileak eta anbulantziak ere bertaratu dira. Ingurua hesitu dute, eta lehergailuak indargabetzeko taldeak egoera aztertu eta leherketa kontrolatua egingo duten edo obusa kenduko duten erabakitzeko zain daude.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak