→Galdakao

Patri Espinar kapitain eta Nekane Arroyo partaide berriro, El Conquistador saioan

Kariben izango du berriro kokalekua ETB2ko ‘El conquistador’ saioak. Patri Espinar usansolotarrak kapitain kargua errepikatuko du, eta Nekane Arroyo galdakoztarra partaide izango da bigarrenez.

Talde berean izango dira usansolotarra eta galdakoztarra, bata kapitain bestea partaide // Argazkiak: ETB

Kariben izango du berriro kokalekua Euskal Telebistako ‘El conquistador del fin del mundo’ saioak. Atzo eman zioten hasiera reality showari eta, besteak beste, aurtengo kapitainak eta partaideak eman zituzten ezagutzera. Kapitainen artean, Patri Espinar Labian usansolotarra izango dugu bigarren urtez jarraian kargu berean. Iaz hartu zuen parte aurrenekoz ‘El conquistador’ saioan, Pazifikoan egin zuten edizioan. Aurten ‘Maja’ taldea gidatuko du pilotari usansolotarrak: emakumeez osatutako taldea, alegia.

Hain zuzen ere, ‘Maja’ taldean partaide arituko da Nekane Arroyo Zabaleta. Galdakoztar honek esperientzia errepikatu egingo du ‘El conquistador’ saioan: 2012an parte hartu zuen lehen aldiz saioaren zortzigarren edizioan eta hamabigarren kanporatua izan zen. Arroyok adierazi duenaren arabera, “bertsio hobetuan” itzuliko da ‘Conquis’era, eta “irabaztera” datorrela esan du bere aurkezpen bideoan. Era berean, ETB1eko ‘Izan Invictus’ saioan pate hartu zuen 2017an eta hirugarren sailkatu zen. Gaur egun oztopo lasterketak egiten ditu Arroyok eta munduko txapelduna da Farinato 42 lasterketan.

‘El conquistador del Pacífico’ saioa ETB2n emango dute astelehenero 22:30ean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak