Emakumearen Nazioarteko Egunean Galdakaoko Udalak ekitaldi publikoa antolatu du Urretan, Romualda Zuloaga izena hartuko duen plaza ofizialtzeko. Ekitaldia 19:00etan izango da.
Zuloaga euskal folklorearen figura garrantzitsua izan zen: Andra Mari Dantza Taldearen hasierako partaidea izan zen eta ezagutzen den albokako lehenengo diskoa grabatu zuen 1967an.
Udalak parte-hartze prozesua ireki zuen iaz emakumeek egindako ekarpenak aitortzea bilatzen zuena eta Romualda Zuloagak jaso zuen boto gehien.
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – EGITARAUA
Martxoak 4-11
Kaleak gure egin! ekimena Galdakaoko kaleetatik zehar
Martxoak 8, asteazkena
19:00 Romualda Zuloaga Artetxe plazaren inaugurazioa. Urreta
Martxoak 9, osteguna
17:15 Antzerkia Unkina Eskolan (Usansolo): “La sala de espera” (Aztiak Antzerki Taldea). Ondoren, luntxa eta dantzaldia
19:00 Hitzaldia Torrezabal Kultur Etxean: “Qué son los micromachismos y cómo detectarlos?” (Garbiñe Mendizabal)
Martxoak 14, asteartea
19:00 Zinea Torrezabalen: “La estación de las mujeres”
Martxoak 15, asteazkena
19:00 Galdakaoko Berdintasunaren aldeko Sariaren banaketa Torrezabal Kultur Etxean
Martxoak 16, osteguna
17:15 Antzerkia Torrezabalen: “La sala de espera” (Aztiak Antzerki Taldea). Ondoren, luntxa eta dantzaldia Gandasegiko arkupeetan
Martxoak 21, asteartea
19:00 Zinea Torrezabalen: “Vuelta a casa de mi madre”
Martxoak 22, asteazkena
19:00 Dokumenatalaren aurkezpena Torrezabalen: “Galdakaoko emakumeen berbak”
Martxoak 30, osteguna
19:00 Hitzaldia Torrezabalen: “El deseo femenino”. Maite Aparicio
