→Galdakao

Galdakaon bizi zen 25 urteko langilea hil da Trapagako enpresa batean izandako istripuan

Lan istripua izan da gaur Trapagako Productos Tubulares enpresan eta 25 urteko langile bat hil da. LAB sindikatutik GEURIAri adierazi diotenez, Galdakaon bizi zen gaztea eta jatorriz senegaldarra zen.

Teilatu batean beharrean zegoen bitartean, 15-20 metroko altueratik erori da. Igorreko azpikontratako Langoitia Estructuras Metalicas enpresako langilea zen, eta Productos Tubulares lantegiak enpresa hori kontratatu du mantentze lan batzuk egiteko.

“Argi daukagu lan istripuak ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak, ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira. Aurten dena berezia izan da, konfinatuak egon gara eta, hala ere, dagoeneko, pasa den urtearekin alderatuta, lan istripu hilgarri gehiago daude”, salatu dute LAB sindikatutik. Hain zuzen ere, iaz 46 izan ziren hildakoak, eta aurten dagoeneko 47 dira lan istripuz hildakoak (bat Zaldibarren desagertuta). Besteak beste, joan den apirilean 56 urteko laudioar bat hil zen Arrigorriagako Talleres Berasategui lantegian izandako istripuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak