Datorren urteari begira, Galdakaoko Udala udal aurrekontua prestatzen ari da dagoeneko eta horretarako, herritarren parte hartzea bilatuko du laugarren urtez jarraian. Telefono bidezko inkestak egiten hasi zituzten atzo.
Era berean, parte hartu nahi duenak online bete dezake inkesta, urriaren 25era arte. Herritarrek zerbitzu jakin batzuen inguruan duten gogobetetasun-maila txekeatu ahal izateko eta hobetzeko proposamenak egin ahal izan dituzte.
