N-634 errepidean, Urreta auzoan, semaforodun pasabide berria egin dute eta gaur, martxoak 13, zabalduko dute
Urreta kaletik N-634 errepidean dagoen autobus geltokira joateko errepidea zeharkatu behar dute oinezkoek. Orain arte inguruan bertan dagoen goi-pasabidea erabili dute auzokideek, baina semaforodun pasabidea egin dute berriki eta gaur zabalduko dute.
Errepidearen alde bietan espaloiak urbanizatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak eta semaforoak ipini ditu, sakagailuarekin. Era berean, errepidearen erdialdean oinezkoentzako babesgunea egin dute, semaforoekin baita ere.
Oinezkoen pasabide berria argituta egongo da. Horretarako, 5 metroko altuerako bi luminaria jarri dituzte. Obra hauen aurrekontua 47.000 eurokoa izan da.
LEHEN ETA ORAIN

Orain arte, autobus geltokira joateko oinezkoek goi-pasabidea erabili izan dute :: Google

Martxoaren 13tik aurrera oinezkoek semaforodun pasabidea erabili ahal izango dute :: Galdakaoko Udala
