→Galdakao

Argazkiak | Usansoloko desanexioaren jaiaren kalejira zirko eta guzti egin dute herriko kaleetan barrena

Usansoloko Desanexio-Jaia ospatu dute Usansoloko Unkina plazan. Helburua herriaren desanexioaren aldeko ‘beroketa’ egitea izan zen, Usansolo Bizkaiko 113. herrian bilakatzeko. ‘Beroketa-ekitaldia’ datorren martxoaren 27an egingo duten herri-galdeketari begira antolatu dute, jendeak datorren domekan desanexioaren aldeko botua emateko. Manifestazioaren hotsek eta kolore biziek herritarren arreta deitu du eta taberna eta balkoietako terrazetara hurbildu dira gertatzen zena ikusteko. Martxan pegatinak eta txapak banatu dizkiete herritar guztiei.

12:30ean manifestazio jendetsua hasi dute plazatik, herri osoko klaseak zirku talde batek girotuta. Haurrak, helduak eta nagusiak osatutako martxak musikaz girotu dute herria. Ibilbidea Unkinan bertan bukatu eta 13:30ak aldera UHko Monika Mena bozeramaileak, Gure Esku Dagoko Zelai Nikolas eta Iñigo Urrutiagaz ekitaldiari amaiera eman diete desanexioaren prozesua eta bilakaera azaltzen zuen hitzaldi bategaz. 15:00ak aldera, herri bazkaria amaitzean Gaualdeko Hasperena taldearen kontzertuaren ostean erromeria eskaini du Lotxo taldeak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak